Ekarriz banaz

Neu naz; Banaz. Dispertsioa amaituko dauena naz. Ekarriz banaz. Ekarpen anitz eta ugariren batuketa eta aktibazioak. 300 lagun inguru batu ginen ekainaren 3ko Ekarriz Banaz manifestazio eta ondorengo ekitaldian. Esker bereziak eman nahi dizkizuegu bertaratu zineten guztioi, eta batez ere bertan parte hartu zenutenei.

Ikasturte hasieran Ispilue proiektua jarri genuen martxan hainbat gernikarrok. Sarea aktibatzeko prozesu bat, gutariko bakoitza partaide izatetik aktibo izatera bidea bihurtzeko batetik, eta Gernikako preso eta senideen errealitatea ezagutarazteko bestetik. Finean, Gernika, subjektu legez, dispertsioa amaitzearen alde posizionatzeko. etengabe kezka batekin egin dugu topo: Gernikako preso eta senideen errealitatea ezagutaraztea oinarrizko lana izanik berau azalarazteko tresnak behar ditugula hausnartu baitugu. Eta hau da tresna horietako bat: “Erradiografiak: Gernikako dispertsioaren ispilua”.

Bertan, 16 testigantza jasota daude, Gernikak duen lagin bat. Lehenengo eta behin, esker bereziak eman nahi dizkizuegu zuen erradiografia gurekin partekatzeagatik, eta, horren bidez, dispertsio politikak sortzen duen ankerkeriaren begiak eta ahotsa izateagatik. Baita ere lan hau posible egin duten lagunei.

Zertarako lan hau guztia? Gaurtik aurrera, hemen gaudenok, egiteko jakin batekin ateratzeko: Hartu 10 minutu irakurtzeko; eta ondoren, beste 5, gogoeta txiki bat egiteko. Agian gu geuk ez genekien errealitate batekin topo egin dugulaz ohartaraziko gara, eta, tamalez, 28 urtez jasandako politika batek zein zama astuna suposatzen duen ondorioztatuko dugu. Agian ere, hurbil edo ez hain hurbil dugun gernikarrak berau jakin beharko lukeela pentsatuko dugu eta berarekin konpartitzeko iniziatiba har dezakegu.

Lan horri ekingo diogu; hau da, tresna honen bitartez ere Gernikako preso eta senideen errealitatea ezagut araziko dugu gu guztiok, gure helburua dispertsioa amaitzeko tresna izanik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude