Gernikako udalaren oharra

Sare Gernika-Lumok egindako eskaerari erantzunez, aho batez ohar hau kaleratu berri du Gernikako Udalak. Balio positiboa ematen diogu ekimen honi. Izan ere, alde batetik, udal talde guztien adostasunez egindako oharra da, eta bestetik, euskal preso eta haien senideek sistematikoki pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak bukatzea eskatzen duelako, Gernikako gehiengo sozialak adierazten duen bezala.

Gure ustez, bide honetan sakontzeko ardura dugu guztiok eta Sare Gernika-Lumok herritarron ordezkariak diren udal taldeekin lankidetza sustatzeko prestutasuna azaltzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude