Hurbildu gaitezen. Hurbildu daiguzan.
Apirilaren 9ko Hurbildu eguna paregabea bihurtu genuen guztion artean. Horren erakusle dira egunean zehar antolatutako ekimenetara hurbildu zen jendea, giro itzela sortuz. Goizean goiz, eguraldi txarrari aurre eginez, Arratzuko Piraten herri kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Ondoren, bertso-poteoa egin genuen Ibon Ajuria, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballesekin.
Astran egindako herri bazkarian 180 pertsona batu ginen, zeharo arrakastatsua bihurtuz. Amaitzeko, Gernikako taberna ezberdinetan eta Iparragirre Rock elkartean egindako kontzertuetan lagun ugari hurbildu ginen, giro hobezinean. Eskerrak eman nahi dizkiegu Arratzuko Piratei, bertsolariei, Astrakideei, sukaldariei, Iparragirre Rock Elkarteko kideei, parte hartu zuten taberna guztiei eta musika taldeei, eta noski, hurbildu ginen guztioi.
Utzi erantzuna