Abenduaren 31tik urtarrilaren 14ra, Gernikarrok ere salatzen dugu
Atzo, abenduak 31, burututako mobilizazioan adierazi genuen bezala, gernikarrok ere euskal preso eta iheslari eta beraien inguru hurbilaren eskubide urraketak salatzen ditugu. Ekimen honen bitartez, urtarrilaren 14an Bilboko kaleak betetzeko deialdi emankorra egin genuen bertaratu ginen 300 bat lagunen artean.
Bertan azaldu bezala, begi onez ikusi izan dugu aste honetan Gernikako udalak aho batez zabaldutako oharra, bide sakonago baten lehen urrats bezala ulertzen dugulako. Sare Gernika-Lumok beti bezala, giza eskubide eta konponbidea bultzatzeko elkarlanerako prestutasuna plazaratzen dugu.
(Argazkiak: Kostan Delgado)
Utzi erantzuna