Presoentzat unibertsitatean ikastea debekatuta
Espainian dauden euskal presoak ezin dira matrikulatu Euskal Herriko Unibertsitatean. Frantziako kartzeletan daudenak, aldiz, bai. Salatzen dut!
1988an Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Bergarako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED-Bergara) hitzarmen bat sinatu zuten, zeinek Espainiako kartzeletan zeuden presoei EHUn ikasketak burutzeko bideratzen zituen. Hitzarmena guztiz legala zen Espetxeetako Lege Organiko Orokorraren esparruan Ezinbestekoa zen hitzarmen hori euskaraz unibertsitate ikasketak betetzeko -UNED ez zuelako gure hizkuntzan ikasketarik eskaintzen- eta baita matrikulatzeko hainbat karreretan (Kazetaritza eta beste batzuk) UNEDen programazioetan ez zirenak agertzen. Ondorengo urteetan hainbat preso hasi ziren EHUn bere unibertsitate ikasketak betetzen.
Baina 2000. urtean, Aznarren gobernuak eta hainbat komunikabide izugarrizko zalaparta sortarazi zuten, EHUren matrikulatuta zeuden ETA-kide presoak, mesedegarriko tratamendu berezia zutela eta ikasketak hankapetik gainditzen zituztela adieraziz eta horrez gain, presoen ikasketen tutoretza lanak betetzen zituzten irakasleak ETAren mesederako zeudela oihukatzen. Horretarako, bertako EHUko irakasle talde · Constitucionalista” txiki batek egindako salaketak, gezur-hutsezko salaketak, euskal presoen kalifikazioak inongo merezimendurik gabe oso altuak jartzen zirela esaten zutena,.lau haizetara zabaldu zuten.
Beraz, Aznarren gobernuak, 2003ko ekainean aipaturiko Espetxeetako Legea aldatuz, zera erabaki zuen: edozein unibertsitateak presoei ikasketak eskaintzeko, hitzarmena sinatu behar zuela…Espetxe Instituzioen Zuzendaritzarekin, hau da Barne Ministerioarekin. Lege honen bidez bat batean kendu zioten EHUri presoen ikasketarekiko ardura guzti-guztiak.
EHUko Errektoradutzak bere Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren aurrean txosten sakona eta zehatza aurkeztu zuen, ziurtatzen ikasle presoek ikasketak gainditutako ehuneko, nabarmen baxuagoa zela klaseetara joateko eskubidea zutenekin konparatuz. Gero, 2004aren irailean EHUko Gobernu Kontseiluak, aho batez (oso azpimarragarria honako hau, nekez gertatzen delako) ikasle presoen ikasketak kudeatzeko protokolo bat onartu zuen (http://www.ehu.eus/documents/3026289/3470176/Protocolo+CAST.pdf.). Berehala Auzitegi Gorenak protokoloaren baliogabetasuna dekretatu zuen. EHUk errekurritu eta Auzitegi Konstituzionalak 2011aren abenduak baliozkoa zela erabaki zuen (Sentencia 206/2011 de 19 de diciembre de 2011, BOE nº9 de 11 de enero de 2012).
Baina naiz eta erabaki hori hor egon, Espetxe Instituzioen Zuzendaritzak ez du izan nahi eta ez du nahi hitzarmenik sinatzerik, Salatzen dut!
Petxo Idoiaga
EHUko Irakasle Katedraduna
Utzi erantzuna