Ze konplikatua den osasuna kudeatzea kartzelan egonik.
Beste edonor bezela, presoak gaixotu egiten dira ere. Batzutan, kaletik dakartzaten gaixotasunak dira; beste batzutan aldiz, bertan sortutakoak, kartzelaren eraginez edo ez.
Ez da osasuntsua 23 orduz leku txiki batetan itxita egotea, edota egunaren parterik haundienean inor ere ez ikustea, bakardadean eta gune konfinatu batetan mantentzea. Ez da osasuntsua ez animarako, ezta gorputzarako ere ez, gaixotasun fisiko zein psikologikoak ugaritzen direlarik.
Eta behin gaixotasuna sortu, ez da batere erreza zainketa medikalak, psikologikoak edo odontologikoak lortzea. Libre zauden zuk haginetako mina daukazunean, botikara joan eta ibuprofeno edo parazetamola erosi dezakezu; eta haginlariarekin hitzordua hartuta, bizpahiru egunetan arazoa konponduta egon daiteke. Aldiz, kartzelan dagoen pertsona batek, ezin du medikaziorik eduki bere ziegan a priori.
Lehendabizi, kartzelako medikuarekin hitzordua eskatzeko, zaintzailearen borondate onarekin topatzen da lehendabizi: “eskatuko didazu mesedez eritegian zita?”. Ondoren, hitzorduaren zain egongo da. Medikuaren kontsultara iristen denean, prozesu diagnostikoa abiatuko da. Arazo arina izango balitz, hasierako tratamentu batekin atara daiteke ziegaruntz, medikamentuen distribuzioa zaindari edo erizainen eskutan dagoela jakinik. Eta zer gertatuko litzateke parazetamol dosi bat eta bestearen artean mina aregotuko balitz, adibidez? Ah Hor konpon, edo atea jo ia zaindaria berriz etortzen den eta bere kexa erizaindegira trasladatzen duen kupida erakutsiz. Baina beti ezin da bapateko diagnostiko batetera heldu, froga osagarriak behar direlarik. Orduan beste periplo bat hasten da. Kartzelako medikuak hitzordua eskatu behar du hurbilen dagoen ospitalean ekografia, edo erradiografia, edo kolonoskopia edo denadela egiteko. Edo espezialistarekin hitzordua. Ondoren, kartzelako zuzendariari abisatu beharko dio trasladorako zaintza poliziala antolatu dezan. Eta puntu honetara helduz, zenbat hitzordu galdu dira, zenbat froga atzeratu dira zaintza poliziala garaiz iritsi ez delako, edo presoari ez zaiolako hitzordua komunikatu frogarako prestakuntza egin ez duelarik, edo egun hortan epaitegirara trasladatua izan delako, edo ospitalera eskuz eta hankaz lotuta iritsi eta medikuak horrela ezin duela bere lana egin adierazi ondoren berriz ere kartzelara bueltatu dutelako edo …..? Prozesu diagnostiko atzeratzen den heinean tratamendua ere atzeratuko da, gaixotasuna larrituz.
Halan ta guztiz ere, diagnostikoa izateak ez du beti esan nahi presoak tratamentu egokiena hartuko duenik, kartzelan egoteak tratamentua baldintzatu dezakelako. Jarrai dezagun hagineko minaren ereduarekin. Zu kaletarra haginlariarengana joan zarela, endodontzia edo kariesaren butxaketa (enpastea) edo zirujia maxilofazialarekin bueltatuko zara etxera. Baina kartzelan dagoenari haginaren erausketa besterik ez zaio eskeiniko sarritan, Seguridade Sozialak besterik ez duelako ordaintzen. Honela, tratamentu sinple edo konplikatu baten aurrean lehena aukeratuko dute beti, nahiz eta agian egokiena ez izan, batez ere bigarrenak kartzelatik atera-sartzea suposatuko balu: errehabilitazioa, haginlarien tratamentuak…
Eta egoera pixka bat gehiago konplikatuko dugu. Imagina ezazu zure lantegiak lana deslokalizatzen duela eta Lyonera bidaltzen zaituztela torlojuak egitera. Eta egunerokotasunak angustia sortzen dizu: pixka bat depre zaude inor ez duzulako ezagutzen, zure etorkizunak kexkatzen zaitu, zure jefea ergela da eta beti dago oihukatzen. Nola eskatu laguntza hizkuntza ezagutzen ez baduzu? Nola expresatu barnean sentitzen duzun guztia, aurrean duzun psikiatra/mediku/psikologoak zure hizkuntza ez badaki? Zelan adierazi herrimina, familia eta lagunen falta? Ba honelako zerbait gertatzen zaie Frantzian, Alemanian, Inglaterran… espetxeratutako pertsoneei ere.
Dena den, erreflexio batekin bukatu nahiko nuke. Adaptazioa bizi-iraupenaren oinarrietariko bat izanik, osasuntsua ete da ingurune kaltegarri batetara ongi adaptatzea?
Utzi erantzuna