
Auzitegi Nazionalak 2015eko diru-bilketaren berreskurapen helegitea atzera bota du
SARE HERRITARRA: http://sare.eus/auzitegi-nazionalak-2015eko-diru-bilketaren-berreskurapen-helegitea-atzera-bota-du/
Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor Aretoak 103/17 (1-3-2017) autuan ebatzi du, Sarek jarritako apelazio-helegitea ez onartzea. 104 000€ konfiskatu zituen Guardia Zibilak 2015eko urtarrileko manifestazioaren ondoren. Aretoak, berriz, diru hori bildu zuen erakundea legez kanpokoa zela arguditu du ebazpenean.
Planteamentuak ez du zentzurik, izan ere, SARE erakunde guztiz legezkoa eta sententzia judizialik gabekoa izanik, aurkakoa esatea ez baita bidezkoa. SARE sortu behar izanaren helburuei eta jaiotzari berresten gatzaizkio. Argi eta garbi, jendarte zabalaren eskaera aintzat ez hartzea dela deritzogu, gainera, jendarte hori bera gerturatu baitzen SARE, eta ez beste eragile bat, diruz hornitzera eta laguntza ematera.
Beraz, helegite hau aurkeztu dugu, itxaropen (hutsalez), ekintzen garapena ikusita (gaur egun arteko SAREren jarraipena) eta jendartearen babes sozial eta politiko zabala aintzat hartuta, Auzitegi Nazionalak bere hanka sartzea berretsi du, herritarron bilketa-ekonomiko bateko irabazia inolako arrazoirik gabe desjabetu baitu.
Berriz ere justiziaren ez-ohiko politizazioak literalki honako hau esan nahi duela adierazi nahi dugu, hau da: agente politiko gisa eskuhartzea (PPrekiko lotura duten postulatuetatik) eta Justiziarekiko urruntzea. Horregatik, ezin dugu honelako erabaki judizialik onartu, ustezko prebarikazioaren mugan baitaude.
Eraso hau SAREren bideragarritasun ekonomikoan kokatu beharra dago, erabateko gobernu intentzioan -Fiskaltza bidean- betekadak eta nekeak euskal presoen eskubide urraketen aurka lanean modu baketsu zein demokratikoan dabiltzan erakundeak hondatzen ditu-eta.
Halere, SARE bezalako eragileak akabatzea ezinezko erronka da, jendarteak eusten baitio bere elkartasun eta konpromisoz Giza Eskubideen defentsari. Bakearen eta elkarbizitzaren etsaiak oker daude mendeku eta bidegabekerian oinarritutako espetxe politikaren aurka mobilizatzeari uko egingo diogula pentsatzen badute. Ez dugu inolaz ere onartuko Espainiako gobernuak ezarri nahi duen desgaste estrategia hori, SARE isilarazteko polizia eta botere judizialak erabilita ere.
Guk lanean buru belarri jarraituko dugu jendartearen babes morala eta ekonomikoa dugun bitartean. Gainera, SAREren egitekoa zintzoa eta fidatzekoa dela frogatzen ari gara egunerokoan, eta horregatik, euskal herritarrei zera eskatzen diegu: lagun gaitzatela, babes gaitzatela. Ez gaituzte isilaraziko!
Eta SAREren indartzearen parte egiteko euskal jendartea, martxan jarriko dugu dohantzak egiteko kanpaina batekin.
SARE beharrezkoa dela uste duten pertsona guztiek, martxoaren 16tik 22ra bere ekarpena egiteko aukera izango dute web orriaren bitartez (www.sare.eus) edota martxoaren 21ean herri ezberdinetan antolatuko diren informazio postu eta salaketa egiteko gune ezberdinetan.
Bestalde, dohantzak ere transferentzi bidez egin ahal izango dira:
Laboral Kutxa ES90 3035 0060 4406 0014 3604
La Caixa ES17 2100 6502 4102 0006 2067
Elkartasun aste bat izango da, zalantzarik gabe SAREren jarraipenaren eta jardunarentzako klabea izango den aste bat.
ZUREKIN SARE INDARTSUAGO!
¡Ayúdanos a reforzar Sare!
Utzi erantzuna