Dispertsioak gaixotzen du mahai-ingurua
Martxoaren 1ean Bake-Leku txokoarekin elkarlanean, “Dispertsoak gaixotzen du”mahai-ingurua burutu genuen. Bertan, Bego Enbeita psikologoa, Txabi Txakartegi pediatra eta Iñaki Uruburu lan medikuak osasunak salbuespenezko espetxe politikaren aurrean zer nolako oztopo eta gora beherak dituzten kontatu ziguten. Hurrenez hurren, dispertsioak umeengan duen eragina eta gaixotasunak artatzeko zailtasunak eta asistentzia eza deskribatu ziguten.
Publikotik Jaiki Hadi-ko kidea den Xabier Onaindiak elkarte honek euskal presoek dagokien osasun eskubideak bermatuak izateko egiten duten lana helarazi zigun. Guzti hau Amaia Uribe kazetariaren gidaritzapean burutu zen hainbat lagunen parte hartzearekin, Elai-Alai aretoan.
Utzi erantzuna