Kristalaren beste aldetik. Emakumea eta kartzela. Begirada feminista bat.

Datorren asteartean, martxoak 21, arratsaldeko 19tan Astran, Asunek eta SARE Gernikak elkarlanean antolaturiko hitzaldia dugu. Bertan, Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kidea hizlari izango dugu eta emakumearen begiradatik aztertuko du espetxeak duen eragina. Senide izandakoa, ikerlaria eta mugimendu feministako kidea da Oihana eta arlo ezberdin horietatik hausnarketarako gonbitea egingo digu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude