Aterabidetik Uztarrian

Uztarria.eus atarian Azpeitiko Sarek antolatu duen Salatzen Dut Hilabetearen barruan gaur egingo den Aterabidetik emanaldiaren eta solasaldiaren berri eman dute. 21:30etan, Soreasu antzokian.

http://uztarria.eus/komunitatea/AzpeitikoSare/1494324768

“Salatzen Dut Hilabetearen barruan, dokumental emanaldia antolatu du Azpeitiko Sarek ostegunerako, hilaren 11rako. Aterabidetik ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute Gernikako Sareko kideek, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ondoren solasaldia izango da, dispertsioa hizpide.

25 gernikar baino gehiagoren artean sortutako dokumentala da Aterabidetik, dispertsioaren erradiografia irudi eta soinuetan islatua. Errelitate hori ikusaraztea du xede dokumentalak, ez besterik.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude