Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!

Ekainaren 9an, ostirala,  arratsaldeko 19,30tan Merkurio plazatik hasita, eta, “Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!” lelopean, dispertsioa amaitzeko manifestazioa eta ondoren ekitaldia burutuko dugu, SARE Gernikak deituta.

Espainiar eta frantziar gobernu zentralek ia 30 urtez indarrean dute dispertsio politika: euskal preso eta haien senide eta inguru hurbilaren giza eskubideak sistematikoki urratuz, euskal jendarteak eskatzen duen gatazkaren konponbideari ateak itxiz eta bake eskenatoki bat eraikitzeko oztopoak ezarriz, besteak beste.

Sufrimenduaren ateak itxi eta konponbideari leihoak zabaldu nahi dizkion gehiengo soziala osotzen dugu; baita Gernikan ere. Horregatik, SARE Gernikak herritarron aktibazio soziala bultzatu eta ehundu nahi ditu, ezberdinen arteko sare herritar indartsu eta emankorra eraikitzeko. Dispertsioa euskal herritarren bizitzetatik desagerraraziz lehentasunezko erronka dugu, gaixotasun sendaezinak dituztenak duinki artatuak izateko haien kaleratzea exijitzen dugun bezala; euskal  preso eta iheslari politikoak etxera ekartzeko dinamikaren sustapenerako urratsak izeateko.

Guztion artean lor dezakegu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude