Astra Iluntzeak Keu & Jon
Atzo ASTRA Iluntzeak antolatu genituen SARE Gernikakook. Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxagak kontzertu itzela eskaini ziguten bertoratu ginen lagun guztioi. Bakarka aurrena, eta batera ondoren, haien kantekin gozatzeko parada eman ziguten, eta, horrela, bien arteko “Izanak” proiektua aurkeztu.
Lehen urtea izan da SARE Gernikak ASTRA Iluntzetako antolakuntzan parte-hartu dugula eta oso pozik gaude izandako harreragatik; bai jendearen partetik eta baita musikarien partetik ere. Euskal eszena musikalaren adibide berria izan bada, eta, ASTRA indartzeko, zabaltzeko eta ezinezkoa okupatzen jarraitzeko ekarpentxoa izan bada, erabat aseturik geratzen gara egindako lanaz.
Utzi erantzuna