Aterabidetik dispertsiometraiak bidea egiten jarraitzen du

Ikus-entzunezko hau aurkeztu genuenetik bere helburua tresna izatea zela adierazi genuen. Izan ere, gehikuntzen proiektu korala egitea posible izan dugu, eta, hastapenetik, baliatzeko, zabaltzeko, elkarbanatzeko eta ikusarazteko asmoa izan dugu. Gehitzen jarraitzeko xedearekin.

Maiatza eta ekainean zehar hainbat emanaldi-solasalditan parte-hartu izan dugu: Azpeitia, Foru, Donostia, Astra, Busturi…kokalekuak izan dira, baina, guretzat garrantzitsuena, Sare, Gernikako ikasle asanblada, Busturira plataforma bezalako eragileekin elkarlanean aritu izan garela da, euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsarako sarea handitzeko, ehuntzeko eta sakontzeko.

Uda eta udazkenean baditugu filosofia berari erantzuten dioten saio ezberdinak: Bakioko aire libreko zinean uztailaren 27an, Gasteizko GEU Elkarteak sustaturiko “Begi-Belarri” zine-zikloan irailaren 26an, edota Ondarroako MARABILLI festibalean urriaren 8an izango gara, adibidez.

Eta noski, leku gehiagotara, norbanako eta talde gehiagorekin partekatzeko, trukatzeko eta elkarlanean aritzeko gogoz gaude, eta, zentzu horretan, edonora gerturatzeko gernikakosare@gmail.com helbide elektronikora idaztea baino ez duzue gurekin harremanetan jartzeko.

Bidean jende gehiago izan behar garelako, jendea bideetatik ateratzeko. Guztion artean lor dezakegu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude