Amaiur, Malen, Enaitz, Nahia … eta askoz gehiago
Gaur, Bilbon, dispertsio politikaren ondorioz haien gurasoekin minutu batzuez egon ahal izateko milaka km egitera kondenatuak izan diren eta diren hainbat ume, prentsaren aurrean azaldu dira. Urteak dira dispertsioaren motxila bizkar gainean izatera behartuak izan direla; umetatik pairaturikoa gaztetasunean indarrean dutelarik askok, oraindik.
Tartean Amaiur Zugadi dago, Malen eta Enaitz Arronategi, Nahia Ertzilla…Gernikatik aita edo ama ikusi ahal izateko distantzia luzeak, istripu arriskuak, desgaste pertsonalak eta haien bizitzaren zati handiak lapurtuak izatera kondenatuak izan diren edota oraindik kondenatuak izatera beharturiko herritarrak.
Eta amaitu beharra dago! dispertsioaren errealitate gordina ezingo diegu ume-gazte hauei jada ezabatu, baina orainean eta etorkizunean ez bizitzeko guztion ekarpena ezinbestekoa da. Injustizia horrekin amaitu beharra dugu. Orain!
Utzi erantzuna