ATERABIDETIK zine espazioetan izango da
ATERABIDETIK dispertsiometraiak zine espazio ezberdinetan parte-hartuko du udazken hontan, eta zelan ez, oso pozik gaude horregatik!
Irailaren 26-an, asteartea, Gasteizko GEU elkarteak bultzaturiko BEGI-BELARRI zine-zikloaren aurtengo ikasturtea zabalduko dugu, Oihaneder Euskara Etxean arratsaldeko 19tan, hain zuzen ere.
Urriaren 8an, igandea, Ondarroako MARABILLI festibalean izango gara, arratsaldeko 18tan Goiko Zinin.
Eta gehiago; oraindik publiko ez diren beste zine-festibal batzuetan izango garela baieztatu digute berriki, eta, noski, bertako antolatzaileek iragartzen dutenean jakinaraziko dugu guk ere.
Gehikuntzen ikus-entzunezko proiektu korala da ATERABIDETIK; hainbat gernikarren artean eginikoa. Dispertsio politika, urte luzez herritar ugariren bizitzak baldintzatu dituen eta baldintzatzen jaraitzen duen gaia du erdigune, eta film labur hau dispertsioa amaitu beharreko pelikula dela ozen aldarrikatzeko ekarpena da.
Guztion artean lor dezakegu!
Utzi erantzuna