Egoitz Coto preso politikoaren senideen kotxe ezbeharra

Egoitz Coto mundakar-udatiar euskal preso politikoaren senideek ezustekoa jasan zuten joan zen ostiralean, errepidean, Burgos aldean. Egoitzen bikotea, haien alaba eta beste bi senide Granadako espetxerako bidean (780 km) kotxean zihoazela, gurpila lehertu zitzaien (irudia eransten dugu). Zorionez ez zuten gainontzeko minik hartu eta kotxea garaje batean utzi ondoren, beste kotxe batean bidaia jarraitu zuten, ETXERAT elkarteak jakinarazi duen arabera.

Horrelako adibideak, eta larriagoak izan daitezkenak- senide eta lagunen asteroko ogi gordina dira. Dispertsio politikaren ondorioz, beraien bizitza arriskuan jarri, km amaiezinak betetzera behartuak izan, eta, desgaste ekonomiko, humano eta familiarra izatera kondenatuak dira sistematikoki, eta amaitu beharra dago!

Arrazoi bat gehiago datorren ostiralean, hilak 20, arratsaldeko 19,30tan Merkurion burutuko dugun GERNIKA 0KM ekitaldian parte-hartzeko. Egoitzen senideak, eta beste inorenak, dispertsioaren ondorioz km bat gehiago egin ez dezaten.

Guztion artean lor dezakegu!

Euskal preso eta iheslariak etxera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude