Gazteon ahotsa

Naia Arrien Mintegia

Urriarekin batera badatoz Astelehentxutxu, Urriko Azken Astelehena… eta uda ondoren lagunak denok batera egoteko parranda oso egokiak dira. Baina parranda sasoia izan arren, badaude beste betebehar batzuk dituzten asko, maite duten senide batengana joan beharra daukatenak, bidaia luzeak eginez beraiekin egoteko, aurrera eraman beharko luketen eguneroko bizitza alde batera utziz.

Giza eskubideen urraketa bat bada ere, asko dira dispertsioa pairatzen jarraitzen duten familiak. Sarri entzun izan dut gaur egungo gazteek ez dugula gai hauen inguruan pentsatzen eta ez dugula gure aldetik interes asko jartzen, baina esango nuke gazte asko garela honi aurre egiteko prest gaudenak eta honen kontra borrokatzen jarraituko dugunak, kanpotik gure inplikazioa txikia dela iruditu arren batzuei.

Baditut inguruan senideak kartzelan dituzten ezagunak, aste osoa ikasten edo lanean eman ondoren furgonetan sartu eta beraien asteburua bidaian pasatzen dutenak, beraiek egin nahi dituzten gauzetarako daukaten denbora libre gehiena horretarako erabiliz, bidaia luze horiek eginez denboraz laburra den bisita baterako. Eta hau guztia egin behar dute soilik maite duten pertsona hori ikusteko; merezi ez duten zigor bat jasaten dute.

Lehengo ildoari jarraituz, adibidez argi ikusi zen SARE-Gernikaren barikuko ekitaldian gazteen presentzia ez zela oso nabarmena izan, eta gazte askori zuzenean eragiten dion zerbait bada, zergatik izan daiteke? Zergatik, nire ustetan askoren ahotan dabilen gizarte arazoa bada? Agian, bada orduan norberak bere egoera aztertu eta honen aurrean zer egin dezakeen pentsatzeko, helduek bezala gazteok ere badaukagulako gure hitza eta gure ahotsa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude