Gernika 0 km
Uriaren 20an, Merkurion, Gernika 0km ekitaldia burutu dugu 100 lagunek.
13 helduk eta bi umek parte-hartu dute zuzenean. Izan ere, asterik aste euskal presoen senideek 13,2 buelta ematen dizkiote munduari dispertsio politikaren ondorioz! kotxez, hegazkinez edo trenez…espetxe politika ankerrak Km-ak pilatzera behartzen dituzte haien hurkoekin minutu batzuk egoteko, eta amaitu beharra dago; amaitu beharra dugu!
Sare Gernika-Lumok aktibazio soziala sustatzeko ikasturteko plangintza aurkeztu du ere. Norbanakoen sarean ehunduz, ekarpenak indartuz eta sakonduz, munduari bueltak emateari utzi eta espetxe politikari buelta emateko pausoak eman ditzakegulako. Guztion artean lor dezakegulako!
Utzi erantzuna