Orain, presoak!

Datorren abenduaren 1ean (ostirala) arratsaldeko 19,30-etan Merkuriotik hasita, GIZA KATEA egingo dugu. Hainbat arrazoi dago horretarako: batetik, gaixotasun sendaezinak dituzten presoen egoera salatu, eta etxean, onik eta bizirik izateko eskubidea aldarrikatzeko. Zentzu hortan, Ibon Iparragirreren muturreko egoera urgentziaz aldatu behar dela exijitu beharrean gaude, beste behin ere.
Bestalde, datorren abenduaren 9-rako Bakearen Artisauek deituriko Pariserako martxara gehitzeko gonbidapen publikoa egin nahi dugu ekimen honen bidez. Estatu frantziarreko espetxe politikan aldaketak ematen ari dira ( Barne Ministeritza eta Ipar EH-ko ordezkaritza instituzional-politikoaren arteko lankidetza publikoa, 7 presori DPS-a kendu izana, Pariseko udal plenoak martxa bera adierapen instituzional bidez bultzatu izana…) eta bide hori sakondu, arindu eta estatu espainiarreko espetxe politikarako presio soziala bihurtzeko garrantzi handia du mobilizazioak. Autobusak antolatzen ari dira bertoratzeko, eta GIZA KATEA-ren  bidez deialdia zabaldu nahiko genuke ere.
Hortaz, hitzordua gorde, zabaldu, helarazi eta bertoratu gaitezan; guztion arten lor dezakegulako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude