
ASTRA ZINEMA-rekin elkarlanean
Datorren asteazkenean, azaroak 22, arratsaldeko 19-etan ASTRA-n “HORAS DE LUZ” filmaren emanaldia eta ondoren solasaldia burutuko dugu ASTRA Zinema taldearekin elkarlanean.
Izan ere, pelikula horrek El Dueso-ko espetxean (Santoña, Cantabria) 90.hamarkadan hainbat preso sozialek isolamendu errejimenaren aurka egindako borrokaldiaren berri ematen du; eta, nolabait, bertan pairatzen zituzten muturreko bizibaldintzen deskribapena fidela eskaintzen du. Alberto San Juan espainiar aktoreak orduko borrokaldiaren protagonistaren papera betetzen du: J.Gárfia izeneko presoa, hain zuzen. Eta Enma Suarez-ek, espetxeko hezitzaile sozialaren papera.
Tamalez, nahiz eta El Dueso-ko isolamendu errejimen hori itxi egin zen beraiek egindako borrokaldiaren ondorioz, oraindik orain isolamendu egoerak pairatzen dituzten presoak egon badaude, tartean hainbat euskal preso.
Ikuspegi ezberdinetatik , interesgarria den filma da eta bertoratzera gonbidatzen zaituztegu.
Utzi erantzuna