Azken postala izan dadila

Atxarte Lopez de Muniain Zuñiga eta Ander Elortegi Garatea
Askatasuna kendu ostean
etsaiak lotu katera,
kilometroak tartean jarriz
familiaren kaltera.
Presoarentzat dispertsinoa
mendekuaren parte da.
Mahaiaren bueltan hutsik ipini
doguz aulki ta platera.
Hau hutsunea, hau akordua
jesarri eta batera,
falta direnak imajinatuz
noz agertuko atera.
Ez badatoz geu joan gaitezan
barriz hona ekartera,
urte barria hasteko behingoz
familiagaz batera.
One response

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude