Olentzerori gutuna
Muxikan, 2017ko abenduan
Kaixo Olen,
Urte guztian ez dogu alkarren barririk euki, baina hemen nator barriro. Etorri urtero egiten zara, baina beti ez dozu eskatutako guztia ekarten. Ez nago hasarre, baina kantzauta bai. Urte batzuk badira, neuretzako erregaluak bakarrik barik, gure herriarentzako hainbat gauza eskatzen deutsudazala, eta gauzek antzera baten segitzen dabe.
Gure herrian oindino zapata asko falta da. Izaki magikoa zarena badakit, baina gatx eukiko dozu zuk 24 gabaz A Laman, Puerton edo Almerian erregaluak ixten. Han ez dago tximinirik. Zeruagaz lotzen daben edozein bide moztuta dago han. Lurrez, urez zein airez hara joan gura dabenak metalen detektorea pasau behar dau, eta ateak, ate asko. Eta danak zuzen pasauta be, kristelezko mugak aurkitzen dira azken fasean. Zapata asko falta dira hemen, eta non dagozan jakinda, ez dot uste zure zakuak bete leikezanik.
Gauza urjenteak eta inportanteak dagoz munduan, Olen. Badakizu zuk: buruko mina daukanak ibuprofenoa behar dau urjente, baina sarritan eukiten badau buruko mina, inportantea izango da nondik etorten jakon jakitea, arazoa zuztarretatik ebagiteko.
Ba, halako zeozer pasetan da hemen. Nik gauza bi eskatu nahi deutsudaz: bat urjentea edo da eta bestea inportantea. Errezena lehenengoa da. Badakit, esan deutsudan lez, ez dana erreza, baina gurako neuke zu gure presoak dagozan kartzeletara ailegetea. Emon astoari gasolina, eta zoaz aidean. Tximiniarik ez dago, baina zu azkarra zara eta topauko dozu zirrikituren bat ziegetaraino sartzeko. Batzuk ez dabe zapatak lustretako gogorik eukiko, baina ez hartu kontuan detaile hori. Normala da, kartzelan dagoana batzutan hasarre egotea be. Gehiago halako datetan. Badakie familiak alkartuta dagozala eta eurek han, eta askori ardura be ez. Orduan, zapatak zikin daukazanari lustrea itxi erregaluakaz batera, datorren urtean zugan sinisten segidu daian. Ikatzik ez. Ikatzik ez dabe bape merezi. Seguruenetik ez dabe erregalu handirik beharko, baina irribarre bat ostuten daben gauzak eroan egiotsazuez: oroitzen bat, umearen argazki bat, gure maitasuna poto batean, esperantza…
Ez jatzu distraidutea komeni, eta funtzionarioeri ikatza ixten ez molestau. Ez galdu denporarik. Ez dabe horixe be merezi. Funtzionario publikoak dirala esango dabe, lotsatu egiten diralako kartzelariak direla esaten. Hori bai lanbide eskasa. Papa Noel joango jakie hareri koka kola eta guzti. Zu zurera. Ikatza hemen be asko beharko dozu, eta hor ez galdu denporarik.
Eta bigarren gauza eskatzen deutsudana inportantea da. Eta gauza urjenteak behar izan badodaz presoak momentu baten irribarretsu ikusteko, gauza inportanteak nahi dodaz presoak etxera etorri daitezen. Orduan eskatzen deutsut:
- Euskal herritarroi sartu pipermin apur bat eperdian ia espabiletan garen. Ordua dogu ikusteko guk egiten ez doguna ez dauala inork egingo.
- Lehendakaritzara, Eusko Legebiltzarrera eroan zentzun apur bat. Ia konturatzen diren gatazka armatua eta haren biktimak ez direla boto kutxak puzteko atxakiak, konpondu beharreko gauzak baino.
- Ezker Abertzaleari ez ekarri ezer, baina kendu eta eroan zeugaz daukazan konpleju guztiak.
- Sabin Etxeara eroan historiako liburu patxadazko batzuk ia ikasten badabe behingoz, presoak egotea ez dala batzuen errua bakarrik.
- Inor ez bada espabiletan, ekarri zeuk presoak etxera, eta greo jubilau zeinke lasai.
- Eta ikatzagaz egin sute handi bat urrunetik datozenei bidea argitzeko, itsasargiak barkueri legez.
Ondo ibili, Olen, aspaldiko lagun hori. Ez esan beti bardina eskatzen deutsudanik, ekarri baino. Holan, datorren urtean Nancy Patinadoragaz konformauko naz.
Utzi erantzuna