ATERABIDETIK azken txanpan

Atzo Info7 irratian, Kalegorrian saioan goizeko 11-etan, elkarrizketa egin ziguten ATERABIDETIK dispertsiometraiari buruz. Eta zinez, eskertzen diegula eskainitako tartea uhinetan.

https://info7.naiz.eus/es/info_i7/20180118/urrunketaren-erradiografia-aterabidetik-dispertsiometraian

Jakinarazten dizuegu, ez dela azkena izango. Izan ere, urtarrialren 29-an (astelehena) arratsaldeko 20-etan Euskadi Irratiko ARRATSEAN saioan, sorkuntza ikuspegitik, ikus-entzunezkoaren elkarrizketa saioa egingo baitigute.

Proiektuaren azken txanpan gaude; aurretiaz bi saio bagenituen (Arrieta eta Markina-Xemeingoa). Beste bat gehitu zaio, Larrabetzutik deitu gaituztelako; eta otsaila bukaerarako emanaldia hitzartzen gabiltza. Azpimarra bereziena, otsailaren 16-18 asteburuan 4-5 emanaldi egitera Kataluniara goazela izan daiteke (bidaiaren nondik norakoak lotzen gabiltza eta bere berri emango dugu aurki).

Martxoaren 2-an (ostirala) arratsaldeko 19,30-etan ASTRA-ko lehen solairuan “Azken emanaldia izan dadila” ekitaldiarekin ATERABIDETIK dispertsiometraiari amaiera ofiziala emango diogu, eta SARE Gernika-Lumoren hurrengo proiektuaren berri emango dugu ere bertan.

Jendea bidetik ateratzeko, bidean jende gehiago izan; horra hor xedea. Dispertsioa amaitu beharreko pelikula delako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude