
Azken emanaldia izan dadila
Ostiral hontan, martxoak 2, arratsaldeko 19,30-etan ekitaldia burutuko dugu ASTRA-n.
Azken emanaldia izan dadila izena jarri diogu: batetik, ATERABIDETIK dispertsiometraia proiektuari amaiera emango diogulako. Ez hortik aurrera ibilbiderik aurreikusten ez diogulako; gure indarrak proiektu berri batean bolkatuko ditugulako, baizik.
Bestetik, proiektu bat amaitu bai, baina, beste bat abiatzeko ekimena izango da. Ikus-entzunezkoa present egongo da, noski baietz. Aitzitik, ez da ohiko emanaldi saioa izango. Ibilbide luzea izan du eta izaten jarrai dezala! baina Ispilue proiektuaren hurrengo urratsari ekingo diogu hemendik aurrera: argazkigintzari loturiko egitasmoa, hain zuzen ere.
Aterabiderako ekarpena izan dadila hau ere, zinez.
Utzi erantzuna