
Garai berri baterako espetxe politika
Urtero legez, aurten ere Bake-Leku txokoarekin elkarlanean mahai-inguru bat antolatu dugu. Martxoaren 6-an izango da (asteartea) arratsaldeko 20-etan Elai Alai aretoan.
Aurton GarbiƱe Biurrun epailea eta Agus Herran Foro sozial iraunkorreko kidea izango ditugu hizlari, Hunberto Unzueta kazetariaren gidritzapean; azken honek, aurkezle eta moderatzaile lanak egingo baititu: “Garai berri baterako espetxe politika” izango da izenburua, eta ziur hausnarketa interesgarriak aterako direla egungo egoeraz gogoetatzeko, eta euskal jendarteak gatazka eta bere ondorioen inguruan garatzen ari duen eztabaida komunaren inguruan iritziak partekatzeko; soluzio bidean jarri beharrekoa presoen gaiaz, besteak beste.
Gonbidatuak zaudete.
Utzi erantzuna