Giza eskubideak gaur egunean espainiako espetxeetan

Iñaki Zugadi Garcia

1.-  Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren erradiografia fisiko eta geografikoa

Artikulu honetan Euskal Preso Politiko Kolektiboa osatzen duten kideez (emakume eta gizonak) arituko naiz. Jakina da, beste motatako presoak ere badaudela.

Une honetan, 284 presok osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, aurrerantzean EPPK, horietatik 40 emakumeak dira eta 244 gizonak. Haietatik 233 preso  Espainian daude eta  45 presondegietan barreiaturik eta 57 preso Frantziako 18 presondegietan sakabanaturik. Gero beste bat Portugalen, beste bat Brasilen eta  beste bi Euskal Herriko bi kartzelatan, baita hiru lagun etxean preso.

Erradiografia hau egiterakoan,  kontutan izan behar dugu preso kopuru honetatik 34ek 20 urte edo gehiago daramatzatela gatibu eta 20ek 60 urte baino gehiago dituztela.

Gaixo larri dauden presoak

Geografia ikuspuntutik, ondorengo sailkapena egin dezakegu.

Espainiari dagokionez eta Euskal Herria abiapuntutzat hartuta:

–  %22a 500Kmtara dauden kartzelatan kokaturik daudela.

– %26a 500 eta 750 Km artean dauden kartzelatan kokaturik daudela.

– %51a 750 eta 1.100 km artean dauden kartzelatan .

– %12a 230 eta 500 km artean dauden espetxeetan.

Frantziari dagokionez eta Euskal Herria abiapuntutzat hartuta:

–  %64a 800 eta 1.050 km artean dauden presondegietan kokatuta daude.

– %14a  500 eta 800 km artean

Gradu sailkapenari dagokionez  esan dezakegu soilik % 7a dagoela bigarren graduan. Hortaz,  %93a lehenengo graduan dago sailkatuta. Horrek dakartzan murrizketekin presoaren bizimoduan baita harremanetan barruko zein kanpoko jendearekin eta  familiarekin.

Esan beharra dago ere 10 emakume bakarturik daudela (isolamenduan) eta 60 gizon horrek bizimoduan ekartzen dituen ondorio krudelekin.

2.- EPPKak egindako debatea eta harturiko erabakiak

EPPKak 2016an publiko egin zuen  barne debate bati hasiera emango ziola. Kartzelak husteko helburua izanik , erresistentzia faseari amaiera emanez eta ildo juridikoari bidea emanez baina beti Kolektiboaren laguntzarekin eta gardentasun printzipioari sekulako garrantzia emanik ere. Debate horren markoa 2013ko abenduan EPPKak hartutako ekimena  izango zela adierazi zuen. Debatean presoen % 87,2ak hartu zuen parte. %73,4ak baiezkoa bozkatuz eta %14ak ezezkoa  esanez.

Jakina da, soilik bide juridikoa jorratuz ez dela nahikorik presoak askatzeko. Ildo juridikoa bide bat da baina ez BIDEA. Mobilizazioak, borroka instituzionala, borroka ideologikoa eta beste gauza asko behar ditugu presoak kalera irten daitezen eta guztien artean osatuko dugu BIDEA.

Artikulu honetan bide juridikoa zer den azaldu nahiko genuke, bederen lau zertzeladak ematea.

3.- Euskal Preso Politikoei aplikatzen zaien Legedia

Gaur egun Euskal Preso Politiko guztiak ez daude zigortuta Kode Penal berberarekin. Hiru Lege desberdin dira:

– 1.973ko Kode Penala

Lege honek ahalbideratzen du presoak lanagatik,  ikasketengatik edota aktibitateak burutzeagatik bere zigorra laburtzea. Ludiketa edo erredentzioak eskuratuz.

– 1.995eko Kode Penala:

Lege honek kendu zuen ludiketak eskuratzeko posibilitatea  zigorra laburtzearena, hain zuzen ere.

– 2.003ko Salbuespen Legedia edo Ley de Excepción contra el terrorismo delakoa:

Legedi honek gogortu egiten du presoaren zigorra baita askatasuna lortzeko dituen baldintzak. Zalantzarik gabe esan genezake, erreforma honen atzean dagoen sasi-printzipioa dela: “Kartzela barruan ustel daitezen”.  Exekuzio penitenziarioaren eredu berria ezartzen da. Horretarako, onartzen dira bi Lege:

– L.O. 5/2003, maiatzaren 27an. Zaintza Penitentziario Epaitegi Zentrala sortzen da penitentziario afera guztiak hantxe deliberatzeko.

– L.O. 7/2003, ekainaren 30ean. Zigorrak modu efektibo eta bere osotasunean betetzeko. Eta ezartzen dira ere baldintza berri batzuk onura penitentziario zein judizialak eskura ahal izateko. Baldintza hauen artean koka ditzakegu ondorengoak:

– Xede eta baliabide terroristak lagatzea.

– Agintariekin laguntza aktiboa garatzea ( Salatari lana burutzea).

– Erakunde terrorista eta bere ingurutik desbinkulatzea.

Areago, ardura zibila gaurko eta biharko (etorkizuneko) errentak eta patrimonioarekin erantzungo da.

Larriena da, aurrean aipatu duguna larria izanik ere,  baldintza hauek gaur egun erretroaktiboki, hau da, beste legediekin zigortu zituzten presoei aplikatzen zaiela onurak eskuratzeko.

4.- Zer landuko dugun bide juridikoaren bidez

Ikusi dugunez ia-ia preso guztiak 1go graduan sailkatuta daude. Hortaz, preso arruntei  legez dagozkien eskubideak erabat  murriztuta dauzkate.

Orduan gure lehenengo lana horren kontra jotzea izan behar da. 1go graduan urteak eta urteak mantentzea  ez da legezkoa. Estatuak erabiltzen duen arrazoi bakarra hauxe da , militantzia politikoa. Beraz, bide juridikoan jokatzeko orduan, derrigorrez, 1go gradutik ateratzea da.  Nolabait, sailkapen horretan mantenduz gero,  presoak mantentzen dituen komunikazioak interbeniturik izango ditu, aktibitatetan (ikasteko, kirola, esku lanak, tailerrak…) parte hartzeko zailtasunak edukiko ditu.

Guk abokatuok, atal desberdinetan lantzen eta landuko ditugu aurrerantzean.

  1. a) Presoak 1go gradutik ateratzea, 2. graduan daudenak 3. gradua eskuratzeko laguntzen baldintzapeko askatasuna eskuratzeko.
  2. b) Presoek komunikazioak (barne zein kanpokoak) modu normalizatu batean egin ditzaten , eta nola ez , interbeniturik (grabaturik) egon barik.
  3. c) Osasuna, Euskal Herriko seme-alabak bezala bertako medikuen zaintza izan dezaten.
  4. d) Euskal Herriko espetxeetan kokatuta egoteko, beti ere kaleratzeko helburuarekin.
  5. e) Preso gaixoak kaleratzea, etxean egon daitezen.
  6. f) Badaude beste hamaika kontu ere. Euren seme-alabekin komunikazio normalak izateko baldintzak jorratuko ditugu. Patri Potestad delakoa, modu eraginkorrean betetzeko eta abar.

Hauxe da nolabait eta modu arinean esana EPPKa osatzen duten emakume-gizonen agindua eta horrela beteko dugu.

Ni Iñaki Zugadi naiz 22 urte eduki naute preso nire militantzia politikoagatik. Urte hauetan lehenengo graduan sailkaturik egon naiz eta hamaika presondegietan eman ditut urte horiek. Emaztea, Iosune Onaindia, ere preso egon zen denbora berberean eta alabak 9 hilabete zituenean hartu gintuzten preso. Estrasburgok,  gaizki deituriko Parot Doktrina, ebazpena diktatu zuenean eskuratu genuen askatasuna. Gaur Euskal Preso Politikoen abokatua naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude