Argazkigintza proiektua

Zapatu goizean ASTRA-n izan ginen argazkigintzari loturiko proiektuari lehen forma ematen. Aurretik egin izan ditugun hausnarketa eta iritzi trukaketari lan-eskema izaera eman, eta komunean jartzen hasi ginen.

Lan-bilera emankorra izan zen, eta hemendik eta ikasturte bukaerararteko egitekoa, prozedura eta edukia zehaztu genituen. Orain akta batean jaso, esandakoa paperera eraman, eta aurki proiektuaren oinarri eta gako izango zareten sarekideekin partekatuko dugu.

Izan ere, dispertsio politikak Gernikan eta inguruko herrietan izan duen -eta duen- eraginaren argazkia egitera baigoaz. Erronka hortxe dago, eta zu barik eztau!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude