Azken emanaldia izan dadila
Azken emanaldia izan dadila ekitaldia burutu berri dugu, ASTRA Gernikan.
Aterabidetik dispertsiometraiak izan duen ibilbide luzeari amaiera eman bai, baina, egitasmo berria konpartitzeko ekimena izan da gaurkoa. Argazkigintza proiektu berria tarteko.
Zentzu hortan, asteartean, hilak 6, mahai-inguru interesgarria antolatu dugu Bake-Leku txokorekin elkarlanean: “garai berrirako espetxe politika” izango dute mintzagai GarbiƱe Biurrun epaileak eta Agus Herran Foro Sozial iraunkorreko kideak, Hunberto Unzueta kazetariaren gidaritzapean.
Eta apirilean, gure herriko oroimenarekin bat eginez, apirilaren 28-an ibilbide bat antolatzen gabiltza bonbardaketa eta ondorengo Gernikan izandako espetxeen berri emateko.
Aterabidea egiten jarraitzen dugu. Hemen, denak eta orain izan arte bidea egiten jarraituko dugulako.
Utzi erantzuna