1937-2018. Apirilak 28: 81 urte espetxez espetxe oroimen ibilbidea

Apirilaren 28an 81 urte espetxez espetxe oroimen ibilbidea egin dugu. Apirilaren 28tik aurrera orain 81 urte Gernikan egondako espetxeak eta atxilotze guneak lotzen duen ibilbidea, hain zuzen ere: foruen plazan hasi gara bertso batzuekin (Aitor Zarraga), pasalekura joan ondoren (Leire eta Maialenek, Gontzalen trikiarekin lagunduta Joseba Tapiak berreskuraturiko “Gernika” kanta bertsioa abestu dute), institutura joan gara segidan (orduko espetxe ospitala) eta bilduriko informazio guztiaren eskuorria banatu dugu; azkenik, Marimeta oroigarrian orduko preso politikoak, beharturik, berreraikuntzan parte-hartu izanaren argazkiarekin, gure argazki familiarra egin dugu.

81 urte eta gero espetxeen errealitatea amaitu beharra dagoelako.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude