Ibon Goieaskoetxearen senideen istripua

Etxerat elkarteak jakianarazi duenez Ibon Goieaskoetxea preso busturiarraren senideek kotxe istripua izan dute estatu frantziarreko Arles espetxera bisita egitera zihoaztela (850 km-tara). Bikotekidea eta 2 seme-alabak zihoazten. Doakiela besarkada bat senide guztiei.

2018ko hirugarrena da honokoa; baina dispertsio politikak urte guzti hauetan 400dik gora istripu eragin ditu, 1000tik gora zauritu, 16 hildako. Noiz arte? Zenbat bizitza arriskuan jarri behar dira espetxe politika anker hau amaitzeko? zenbat senide eta lagunek asterik aste diru xahuketa, desgaste fisiko eta psikologikoaz gain, beraien bizitza arriskuan jarri behar dute?

Nahikoa da! sistematikoki ia 30 urte indarrean dagoen dispertsio politika orain amaitu beharra dago! Euskal jendartearen gehiengo sozialak aldarrikatzen duen bezala; giza eskubideak errespetatzeak oinarrizko printzipioa delako; gatazkaren konponbiderako ezinbesteko urratsa delako; Estrasburgeko Giza Eskubideen epaimahaiek hainbat ebazpenetan adierazi dutelako. Etxetik gertu izatea eskubidea delako. Bake eskenatoki baten eraikuntzarako etxerako bidean egon behar direlako.

Denak, orain eta hemen izan arte, lanean jarrituko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude