Oroimena
Azken bi urteetan SARE Gernika-Lumok herriko oroimenari loturiko egitasmoan bere ekarpena burutzen dago. Izan ere, iaz egindako lanarekin (Oroimenen Erradiografia 1937-2017) Gernika bonbardatu zuteneko oroimenari gure begirada gehitu nahi izan diogu, euskal preso eta iheslariek eta beraien inguru hurbilak pairatzen duten eskubideen urraketak orduz geroztik ezagutzen ditugula adierazteko. Eta 81 urte pasa dira jada.
Bonbardaketa eta gero Gernikan izan ziren espetxe eta atxilotzen guneak ibilbide baten bidez lotzea da asmoa. Azalpenak prestatu ditugu, ekimenen bat gehitu diogu, eta atzo eta gaurko presoen errealitatea kokatzen duen eskuorria prest dugu elkarbanatzeko.
Ondorioz, gure lanari jarraipena emateko, larunbata honetan, apirilak 28, goizeko 12tan Foruen plazatik abiaturik, “81 urte espetxez espetxe” oroimen ibilbidea egitera goaz. Horretaz gain, igandean, Busturin egingo den ekitaldian parte-hartzera gonbidatu gaituzte, eta, gustu handiz, bertan izango gara.
Oroimena izatea, gatazkaren konponbide politikorako ezinbesteko lanabesa delako.
Utzi erantzuna