Berri onak ditugu, eta horiek ere partekatu behar dira!

Izan ere, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez Ibon Goieaskoetxea euskal preso busturiarra eta Jabi Abaunza preso gernikarra hurbilduak izan dira Mont de Marsan eta Lannemezan estatu frantziarreko presoendegietara, hurrenez hurren.

Azken hilabetetan Pariseko gobernu zentralak hainbat euskal presoren hurbilketa prozesua abiatu du, eta jada 20 lagun dira hurbilduak izan direnak (50 euskal preso daude egun estatu frantziarreko espetxeetan barreiaturik, beraz, aurretik bertan zeudenekin, kopuruaren erdia 300 km-tako radioan ditu). Azpimarratzekoak dira, hala ere, hiru elementu:

Batetik, nahiz eta senideentzat eta presoa berarentzat ( euskal preso gehiagorekin elkarrekin egoteko aukera baitute) albiste oso ona izan (eta pozten gara!) Mont de Marsan-en kasuan barruko bizi-baldintzak ez dira egokienak (eta horiek ere konponbidean jarri beharko liratezke). Bigarrenik, emakumezkoen errealitateaz kontzienteak izan beharko ginateke ere ze, hurbilketa prozesu honetan ez dira mugituak izan ez dagoelako “gertuko” presondegirik, eta, horrek, egoera kaxkarrean kokatzen dituzte euskal preso emakumeak Pariseko presondegietan mantentzen dituztelako, oraindik orain.

Azkenik, eta guretzat garrantzitsuena dena: zalantzarik gabe testuinguru eta egoera berri baten aurrean gaudelaz kontzienteak izan beharko ginateke. Izan ere, Frantziar barne ministeritzatik eta hainbat estatu instantzietatik publiko egin zutenetik euskal presoen hurbilketa gauzatuko zutela, aurrerapausuak eman dira, hori agerikoa da. Ez gustatuko litzaigukeen beste, ez behar besteko abiadurarekin, baina senitartekoak milaka km gainetik kendu, dispertsioa murriztu -horrek suposatzen duen guztiarekin- , presoak espetxe barruetan batera edukiz gero, egoera hoberantz joan da, eta akuilu bezala hartuko dugu denak, hemen eta orain etxean izan arte lanean jarraitzeko.

Guztion artean lor dezakegu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude