Orain presoak! Gernika Lumo kanpaina berria

Ekainaren 15ean Gernikako plazako adierazpena publiko egin genuen mobilizazio eta ekitaldi baten bidez. Presoen afera baino harago doana edukiz, motibazioz eta helburuz.

Etorkizunari begira jarri nahi dugu, eta horretarako iraganetik datozen oinaze eta min guztiak sendatzea ezinbestekoa da. Alta, oraindik bada sufrimendua sortzen jarraitzen duen auzi bat. Euren eskubideen jabe izan arren, euskal presoei oraindik ere salbuespen-neurriak ezartzen zaizkie.

Horregatik, presoen gaia konpondu behar dugu, ORAIN. Sare Gernika-Lumok, urriaren 20rako Bilbon deitua dagoen mobilizazio orokorrarekin bat eginez, kanpainia berria jartzen du martxan. Udako tartea ekainaren 15a eta urriaren 20a lotzeko baliatuko dugu.

Gernikako plazako adierazpenarekin bat egiteko modua aurkezten  dugu: www.saregernika.eus/sinatu atarira sartu eta zuen izen-abizenak jarrita gehitzeko modu xumea da eta Gernikako gehiengo sozialak bat egin dezakeen aldarrikapena indartzeko era ere bada.

Animatzen? ba sinatu eta lagundu zabaltzen. Hondartzan, mendian, siestan, oporretan, bidaiatzen, jaietan…edonon, edonoiz klik egiteko modukoa. Orain, guztion artean, presoen gaia konpondu behar dugulako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude