Giza eskubideak zigorturik
Gaur, arduraz hartzen dugu Estrasburgoko epaia, ez baita esperotakoa izan. Izan ere, giza eskubideak urratuak izaten jarraitzea ahalbidetzen duela ulertzen dugu. Euskal presoek euren zigorra birritan betetzen jarraitu beharko dute, sententziak, prozedura judiziala okerra izan dela onartu arren. Zigorren luzapenekin mantentzeari bide ematen bait dio.
Gure iritziz, epai honek sufrimendua areagotu eta presoen auziari irtenbidea emateko urratsak baino oztopoak dakartza, mendekuan oinarritzen den lege bati aurre egin eta justiziaz jokatzeko eskatu beharrean, beste aldera begiratu eta egoera hau bere horretan mantentzea dakar.
Era berean, Espainiar estatuari zigorrak luzatzea dakarren lege injustu hau bertan behera uzteko eskatzen diogu, mendekua eta gorrotoa alboratu eta elkarbizitza eta bakea oinarri dituen baldintzak eraikitze bidean lagun izan dadin. Zentzu honetan, Espainiar kongresuko ordezkariei ere dei egiten diegu norantza honetan jardun eta europako araudiaren ezarpena aplikatzearen alde egiteko, legea aldatuz behar bada, eta aurrera urratsak ematearen alde ekiteko.
Dena den, euskal jendarteari, orain arte bezela, elkarrekin aktibo mantentzeko deia luzatzen diogu, horrela soilik emango diogulako irtenbidea presoen auziari. Elkarbizitzan oinarritzen den jendartea osatu ahal izateko, larunbatean, 40.000 lagun batu ginen Donostian, espetxe politika hau aldatzeko nahiak batuta, orain arteko manifestaziorik anitzenean. Bide honi eutsi eta elkarrekin lanean jarraitzeko deian berresten gara.
Zigorren luzapenekin amaitzeko ere, gaur herri desberdinetan mobilizatzen ari gara eta mobilizatzen jarraitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.
Orain Presoen egoera aldatzeko garaia delako, eta zigorren luzapenekin amaitzeko unea delako.
Utzi erantzuna