Zinea eta kartzela

Azaroan ekimen berri bat burutuko dugu. Izan ere iazko esperientzia positiboki baloraturik, ASTRA Zinema taldearekin elkarlanean espetxea eta zinemari loturiko esperientzia berri bat antolatu dugu. Hori bai, aurtengoak ziklo izaera hartuko du eta hiru film, hiru begirada ezberdin, hiru tematika, hiru astearteetan emango ditugu ASTRAko lehen solairuan, arratsaldeko 19tan.

Azaroaren 6an (asteartea) “El beso de la mujer araña” (1985.urtekoa), film brasildarra. Bertako espetxeetako errealitatea islatzen duen lan sakona. Azaroaren 13an, aldiz, “Hemen right now” (2017, IPES elkartea) kartzelak instituzuio gisa, bere integraltasunean, eztabaida sozial eta politikora eramateko dokumental anitza, 58 minututakoa. Eta azkenik, azaroaren 20an, “El patio de mi cárcel” emakumeen espetxeak eta bizi-baldintzak hurbiltzen duen 92 minututako filma (2008koa).

Ikusten duzuenez, erpin ezberdinetik landutako zikloa da eta film bakoitzaren ondoren eztabaida-solasaldirako tartea egongo da gogoeta kolektiborako espazio gisa balitzeko.

Galduko duzu?! ezzzzzzzz…ke ba! badakigu ezetz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude