1937-2019 Gernika ihesean

Konturatu orduko datorren urteko Gernikako bonbardaketaren urteurreneko egitasmoa antolatzen hasi gara Gernika Memoriaren Lekuko herri-dinamikaren baitan (SARE Gernika-Lumo bertoko partaidea da).

Ildo horretan, SARE Gernika-Lumo bere ekimen propioa antolatzen dago eta jakinarazten dizuegu ikasturte honetako proiektua iheslarien figuran sakontzeko baliatuko dugula: Gernikako bonbardaketa gertatu geroztik gaurdaino ihes egin izan dituztenen egoera, errealitatea eta pertsonen bizipenen berri emateko asmoz; ezagutzea dagokigula uste baitugu.

Proiektua “1937-2019 Gernika ihesean” deituko da eta hasiera batean, apirilaren 27an aurkeztuko dugu.

Informazio eta zehaztapen gehiago ematen joango gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude