Kartzelaren pelikula
Zer dakigu maitasunaz
pelikulek eraiki badute
gure maitasunaren irudia?
Eta bakardadeaz?
Irla batean dagoen Tom Hanks horretaz aparte.
Ba al dakigu zer den sorterria atzean uztea,
Toto gazteak bezala?
Ikusi al duzu inoiz gerrarik,
salbatu beharreko Ryan horrek?
Heriotza akaso, Corleone jauna?
Zer kontatu dizu Hollywoodek politikaz?
Eta politikariez?
Ba al dago moralaz hausnartarazi dizun filmerik?
Zuri beltzean, jantzi gorririk?
Izan al zara kristalaren beste aldean,
‘Paris, Texas”en bezala?
50. pisutik jausten ari denaren
mendeku gosea sentitu duzu inoiz?
Sentitu al duzu Armiarma Emakumearen Musua
4 horma hotzen artean?
Baina ikusi duzu inoiz historio ofizialen ofizialtasunari buruzko filmerik?
Behar bada herri hau pelikula hori filmatzera behartu dutelako.
Heriotzaz, gerraz, deserriaz, bakardadeaz… datzan pelikula. Baina baita maitasunaz.
Kartzelaren pelikula.
Utzi erantzuna