Euskal kultura be gatibu dago?

Julen Erezuma Arzanegi

Oraingoan gaia jarri deutsagu Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo, 1980) Lili-Bertso eskolako bertsolariari: “Euskal kultura be gatibu dago?”. Hamarreko nagusian jarri dauz bertsook:

Euskal kulturak badauko
hainbat gauza harrigarri,
bada hainbat kondaira
ta mitologi miresgarri.
garena ta ginenaren
nortasun adierazgarri,
batzuen harro motibo
eta besteen uztarri,
geu gara bere hego ta
geu gara bere mugarri.

Kultura da ondarea,
atzoko ondorioak
eta irudimenaren,
biharraren jarioak.
Garrantzitsu dira biak,
gaurkoak eta lehengoak.
Ez deusku gauza ederrik
ekarri behar geroak,
sustraietatik atara
ezean gure hegoak.

Arbasoek transmititu
euskuen hainbat sinespen.
Kultura eta garena
historia aberasten.
Euskara da gure arnas,
mendeetan eusten ta eusten.
Euskal kultura gatibu
danik nik ez dot sinisten,
ausartzen baldin bagara
lotsaren kateak hausten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude