
Sufrimenduaren kartografia
Jakinarazten dizuegu abenduaren 13an (osteguna) arratsaldeko 19tan ASTRA Gernikan (lehen solairuan) Foro Sozial Iraunkorrak bere IV.Foroan aurkeztu zuen “Sufrimenduaren kartografia” lanaren aurkezpen-hitzaldia antolatu dugula (erantsirik doakizue txostena bera, nahieran irakurtzeko).
Bertan, gatazka politikoaren ondorioz ezagutu eta pairaturiko ondorio eta sufrimendu anitzak bildu eta azalarazi nahi izan ditu. Erronka handia da, zalantzarik gabe; eta amaitu gabe dagoen zerbait da , tamalez. Alta, alde guztietako biktimen testigantzak jaso, jendarte zibilaren sektore ezberdinekin egindako ariketen emaitzak bildu (tartean Gernika-Lumon egindako Foroaren emaitzak) eta modu zientifiko-akademikoaren ikuskaritzarekin eraikitako lan emankorra da, eta jendarteratzeak merezi duela uste dugu.
Horregatik, dei egiten dizuegu abenduaren 13ko aurkezpenera etortzea: Egiari Zor fundazioa eta Foro Sozialeko kidea den Taxio Agirrezabalaga etorriko zaigu azaltzera. Animatu!
Utzi erantzuna