Gernika-Lumok Orain Presoak dio. Urtarrilaren 12an denok Bilbora
Gernika-Lumoko kaleak bete ditugu Orain Presoak adierazteko. 29 urte dira dispertsio politika sistematikoki indarrean ezarri zenetik, eta ekitaldian Kepa Arronategi gaixotasun sendaezina duen preso gernikarraren etxeratzea exijitzeaz gain, 29 urte horien salaketa egin dugu urte bakoitza adin bereko pertsona batekin ordezkaturik.
Orain indarrak batu behar ditugu urtarrilaren 12an Bilboko kaleak giza eskubidez, konponbidez eta bake nahiaz betetzeko.
Guztion artean lor dezakegu!
Eskerrik asko bertan pate hartu duzuen guztioi, bereziki txistulari, trikitilari, txalapartari, sarekide laguntzaile finei, bertsolari, koro, argazkilari eta 29 urtetako bizitza ordezkatu duzuen ume-guraso, nerabe eta gazte guztiei. Sarea zabal dezagun!
Argazkiak: Kostan Delgado
Utzi erantzuna