Gaixotasun sendaezin eta larriak dituzten presoak etxera!

Atzo Bake-Leku txokoarekin elkarlanean ” osasunak eta elkarbizitzak espetxe politika berria behar dute” hitzaldi-solasaldia burutu genuen 100 bat lagunen asistentziarekin. Zenbakiak baino, eduki aldetik emankorra izan zen egindako saioa; izan ere, osasun arazoak dituzten presoen egoera, gaixotasunaren jatorria (espetxe politika ankerra, nagusiki), juridikoki irakurketa, Kepa Arronategiren egoera etab.az mintzatu ginelako. Eskerrik asko Bake-Leku txokoari bere 20 urtetako ibilbidean elkarlanerako aukera eskaini digulako ( bart buruturikoa, laugarren saioa izan zen guretzat) eta, batez ere, Keparen senide eta lagunei, bere hurkoaren berri emateko lana eta indarra eskaintzeagatik.
Zentzu horretan, atzoko espazioa ekimen berri bat iragartzeko baliatu genuen (erantsirik doakizue kartela). Izan ere, datorren apirilaren 7an Nazioarteko Osasunaren eguna dela baliaturik, SAREk preso gaixo larrien etxeratzea eskatzeko ekimenak egingo ditu, eta Gernika-Lumon, apirilaren 5ean arratsaldeko 19,30etan Merkuriotik hasita giza-kate bat abiatuko dugu Kepa eta gainerako eri diren presoen etxeratzea eskatzeko. Deialdia zabaltzen lagundu, eta bertaratzera animatzen zaituztegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude