
Gaixotasun sendaezinak dituzten presoak etxera
Gaixotasun sendaezinak dituzten euskal presoen etxeratzea exijitzeko izaera ezberdinetako ekimenak antolatu eta parte-hartuko dugu.
Izan ere, martxoaren 16rako (larunbata) ekimen zabal baterako deialdia egina dago Bilbon gaixotasun sendaezinak dituzten presoen etxeratzea eskatzeko: NiZuBi izenekoa. Ideia Bilboko hainbat zubi jendez betetzea da norbera zubilana egiteko aktibatuz. SARE Gernika-Lumok sarekide guztiak deitzen ditu ekimenean parte-hartzera. Kartela erantsirik doakizue, eta ikusiko duzuen bezala, eskualdeen arteko banaketa egin da antolakuntza eraginkortzeko. Busturialdeari “Pedro Arrupe” zubia egokitu zaio, AbandoIbarran kokaturik dagoena.
Honekin batera, eta aurrerago informazio gehiago emango badizuegu ere, jakinarazten dizuegu datorren martxoaren 26an (asteartea) arratsaldeko 20etan Elai Alai Aretoan eta Bake-Leku Txokoarekin elkarlanean, urtero antolatzen dugun mahai-ingurua egingo dugula. Gaiari jarraiki, “osasunak eta elkarbizitzak espetxe politika berria behar dute” izenburupean burutuko dugu. Hizlari gisa Garbiñe Biurrun epailea eta Maritxu Jimenez psikologoa izango ditugu, Onintza Enbeita kazetari eta bertsolariaren gidaritzapean.
Azkenik, apirilaren 7an Nazioarteko Osasunaren eguna da, eta data bera gaixotasun sendaezinak dituzten presoen egoera salatzeko eta etxeratzea eskatzeko baliatuko du SAREk. Ekimen ezberdinak egitera deia egingo du, eta SARE Gernika-Lumok asteburu horretan ekimen-dealdi bat egingo duela (zehazteke dugu) jakinarazten dizue.
Ikusten duzuen bezala, badago zer egin eta non parte-hartu. Gaurkoan ez, baina gure aldetik esatea bi gai gehiagoren lanketa – modu ezberdinez- dihardugula: batetik, datorren ostiraleko martxoaren 8ko greba feministara gehitzen garenez, emakumea eta kartzealaren inguruko ikuspegia zabalduko dugula. Bestalde, Gernika bonbardatu zutela 82urte beteko diren honetan, memoriari loturiko lanketan murgilduak gaudela ere. Aurton iheslarien gaiari arreta jarriko diogu.
Guztion artean lor dezakegu! Euskal preso eta iheslariak Etxera!
Utzi erantzuna