Kepa etxera!
Kepak 21 urte daramatza preso. 21 urte etxetik urrun. 21 urte lagunak eta famiarengandik aldentuta. 21 urte, beste euskal preso politikoak bezala, espetxe politika mendekati baten menpean. 21 urte bere eskubide minimoak errespeta ez direla. 21 urte ikusten zelan bere familiak eta lagunek milaka kilometro egin behar izan dituzten bera ikustera joateko. Eta honek guztiak eragina dauka edozein pertsonengan, bai fisikoki bai psikologikoki. Keparen kasuan ere bai. Gutxi balitz, Kepa gaixorik dago eta eragina areagotu egiten da.
21 urte hauetan Kepak espetxe asko ezagutu ditu (Carabanchel, Aranjuez, Daroca, Jaén, Almería, Zuera…). Urte gehienetan modulu itxian egon da; hau da, 20 orduz bere txaboloan eta 4 ordu zerua ikusten ez den patio ilun eta txiki batean. Eta honek ere eragina dauka.
Baina bidaiatzeko aukera izan du, bai!bidaiatzeko!!! Trasladoak espetxe batetik bestera, Madrilera epaituta izateko… eta beti, bere kide guztien kasuen bezala, jakin barik non dagoen eta noiz helduko den. Eta honek ere eragina dauka.
Kepa preso politiko bat da. Kepa gaixorik dagoen presoa da. Eta 21 urte daramatza preso.
Gaixorik gaudenean profesionalen esku egoteko beharra sentitzen dugu. Tratatamendu egokia ezarriko digun mediku baten esku uzten dugu gure gorputza eta gure izana. Gure gertukoen laguntza ere ezinbestekoa dugu. Espetxean berriz, presoak mesfidantza sentitzen du. Sendabideak oztopoak besterik ez ditu. Eta ondorioak latzak dira.
Kepa etxera ekarri behar dugu. Eta bide horretan Kepak laguntza beharko du. Familiak lagunduko dio. Lagunok lagunduko diogu. Eta eragile sozial eta politiko batzuek lagunduko diote. Baina gure ikuspuntutik, hau guztia herri osoak jakin behar du eta horregatik herritarrei eskatuko diegu Kepa etxeratzearen aldeko engaiamendua.
Utzi erantzuna