1937-2019 Gernika Ihesean

Gernika Memoriaren Lekuko osotzen dugun elkarte eta eragileek egitarau zabala antolatu dugu apirilean zehar. SARE Gernika-Lumok apirilaren 27an (larunbata,) eguerdiko 12,30etan, tren geltokitik oroimen ibilbidea antolatu du 1937-2019 Gernika Ihesean liburuxkaren berri emateko.

Izan ere, iheslarien gaiari arreta jarri diogu aurten. Bonbardaketa izan geroztik iheslarien bilakaera eta existentzia egon delako Gernikan, eta horren isla eta bilduma izan nahi duen euskarria prestatzen gabiltza.

Memoria Garelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude