
Kepa eta gainerako preso eriak etxera!
Gaur 22 urte bete ditu Kepa Arronategik espetxean. Gaur egun Zuera (Aragoi) kartzelan dute (Euskal Herritik 345 Km.tara).
Kepa, gaixotasun sendaezinak dituzten 21 euskal presoetariko bat da. Presondegi ugari ezagutu ditu (guztiak Euskal Herritik kanpo), 1go graduko erregimen zorrotzean beti, bizi-baldintza eskasetan, dispertsaturik, familia eta ingurutik urrundua… Ukaezina da horrek guztiak bere osasunean izan duen eragina. Gaixo dagoela kontutan izanik Kepak etxean egon behar luke, etxekoekin, espetxeko lau hormak ez direlako inoiz izango bere egoera artatzeko leku egokia. Eta urgentziazko gaia da.
Datorren ostiralean, hilak 18, Kepa eta gainerako preso erien etxeratzea eskatzeko ekimena antolatu dugu. Guztion bultzada emateko beharra dugulako: Kepa etxera!
Utzi erantzuna