SareOn #3
Sare On irratsaio berria egin dugu Biztu Irratian: azken saioan Mikel Orbegozo elkarrizketatu dugu. Preso egon zeneko tartean komikiak egin izan ditu eta marrazkigintza eta espetxearen arteko harremanaz eta gehiagoz aritu gara berarekin.
Zentzu berdinari erantzuten dio Patxi Gaztelumendiren kolaborazioak: AtaramiƱe argitaletxearen aurtengo sorkuntza ekarri baitigu. Maider Amutiok ukimena izan du ardatz bere lekukotzan, eta Mikel Fidalgoren eskutitzak musika eta gatibutza uztartu ditu.
Hurrengo irratsaioa abenduaren 20an (ostirala) izango da.
Sare On guztioi!
Utzi erantzuna