Etxera Trail arrakastatsua izan da. Zorionak!

Etxera Trail elkartasun mendi-lasterketaren IV.edizioa egin berri da eta arrakastaz betea izan da. Zorionak antolatzaileei!

Gaur, Biztu Irratixen Sare On irratsaio berezia egin dugu Etxera Trail Elkartasun mendi lasterketan. Ia 1500 lagunek parte-hartu dute egitasmoan, ia 100 bolondresek…eta geure uhinen bidez kirola eta aldarrikapenari ahotsa, zabalpena eta ematen zenaren kronika txikia izaten saiatuko gara.
Esperientzia polita, ekarpen saiakera eta aldarrikapenarekin bat egiteko modua izan da. Gauzak horrela, Lasterbideanen berri, atzoko kirola eta espetxea hitzaldia, egindako kanta eta bideoklipa, Sare Gernika-Lumoren egitasmoak, euskal selekzio mendi martxa, antolatzaileen ikuspegia, partaideena….denetarik izan dugu euskal preso eta iheslariak etxeraekartzeko bultzada egun honetan:

https://biztuirratia.wordpress.com/2020/01/26/sare-on-berezia-etxera-trail-pasilekutik/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude