Etxera Traileko antolatzaileei elkarrizketa

Landa eta Iban Mintegiri Txabi Txakartegik egindako elkarrizketa

Aurton, Etxera Trail mendi-martxako laugarren edizioa burutu da azken domeka honetan. Honen gainean berba egiteko Jon Landa eta Iban Mintegirekin bildu gara. Ondoan doaz galderak eta erantzunak.

  • Badira 3 urte hasi zinenetik mendi-martxa hau antolatzen. Hau laugarrena izan da, eta esan dezakegu arrakastatsua izan dela, ezta?
  • Bai hala da, egia esan IV edizio honetan partaidetza ikaragarria izan da; badirudi urterik urtera oihartzuna gero eta handiagoa dela eta horrek asko pozten gaitu.

  • 1500 pertsona etorri dira, orduan. Aurreikuspenak gaindituta geratu dira. Dena dela, igual lehenengo edizioa izan zen sorpresa handiena, ez da horrela?
  • Gogoeta egiterakoan konturatzen gara lehenengo edizioan ez ginela kontziente prestatzen hari ginenaz. Adibide bezala, lehenengo edizio horretan ez genekien zenbat genero erosi, ez zenbat fruta pieza ezta zenbat edari. Eguna heldu zenean eskuak burura eraman genituen zegoen jendetzagatik, martxa luzea 9 etan irten beharrean 9:30 etan irten zen jendea oraindik izena ematen zegoelako.

  • Eta zelan otu zitzaizuen horrelako ekintza bat egitea?
  •  Egia esateko,lagun artean kafe bat hartzen geundela, bat-batean esan genuen: Zergatik ez dugu presoen aldeko mendi martxa bat antolatzen? Orain 3-4 urte modan zegoen kirola zen. Ideia bota genuen eta begira zer atera den jajajajaja

  • Suposatzekoa da amaitu eta gero leher eginda egongo zaretela. Eta ezertxo ere ez egiteko gogoekin.
  • Bai egia da hilabeteetako lana dela eta sakrifizio asko eskatzen duela, balorazio egin eta 10 hilabete ditugu pilak kargatzeko.

  • Iazkoa ere, eguraldiak lagundu ez arren arrakastatsua izan zen.
  • Eguraldiak ez zigun batere lagundu, astean zehar euri mordoa egin zuen eta ibilbidea lokatzez betea zegoen . Egunean bertan be euriak ez zuen deskantsurik eman, hala ere 900 pertsona batu ginen.

  • Aurtengo edizioan gainera, ekintza berriekin gehitu dituzue aurrekoak: sustapen-bideoa aste batzuk aurretik, hitzaldia aurreko egunean, … Zertaz izan zen bezperako hitzaldi hau?
  • Kartzelatik kirolera berbaldia antolatu genuen; bertan, Alfon Sebastian, Zigor Iturrieta eta Urko Mantzizidor preso ohiak eta Oihana Cabello moderatzaile modura elkartu genituen.  Berbaldian kontatu zuten zer nolako egoeratan egiten zuten kirola, pasadizoak nola aldatu den kirola etab.

  • Eta ze aurreikuspen daukazue? Uste duzue urte askotan antolatu behar izango dela, zuek edo beste batzuk, ekintza hau? Auzia konpontzen denean, behar bada jarraitu egin beharko da horrelakoak antolatzen ezta? Sikiera gogorarazteko sakabanaketari amaiera emateko zelan egon zen pertsona-talde asko. Ez duzue horrela ikusten?
  • Aurreikuspenik ez daukagu, gure helburua eta gogoa aldarrikapen eguna izatetik,ospakizun eguna izatera pasatzera izango zen,denak etxean ditugulako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude