Izan Bidea dinamika aurkeztu du SAREk

Izan Bidea SAREk abiatu duen dinamika berria da. Euskal Herri mailan planteaturikoa da eta denon parte-hartzea bultzatzeko moduak ditu: erronka EHko biztanle haina KM kopurua betetzea da. Norberak bere egitekotik aktibatuz (norbanako gisa, edo elkarlanean eragile/sektore legez) Km-ak gehitzen eta erronka betetzen joateko asmoz. Denboran luzatuko da (urte eta erdi) eta Gernikan ere ekarpena bultzatzeko bideak bultzatuko ditugu. Bitartean, informazio gisa, hemen atzo bertan aurkeztu zenetik plazaratu diren diskurtsoa eta euskarriak:

“Izan bidea, ibiltarien sarea” Sarek abian jarriko duen dinamika berria da. Dinamika honen oinarrian, preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea dago.

Finean, bakerako eta elkarbizitzarako bidea, konponbidea, guztion artean gauzatu beharreko ibilbide gisa gauzatzea da gure asmoa.

Horretarako, herritarren aktibazioa eta baita alor politiko, sindikal eta sozialaren inplikazioa eta parte hartzea bide beraren baitan kokatu asmo dugu, guztion urratsak beharrezkoak direlako etorkizun hobe bat eraikitze bidean.

HELBURUAK

Orain da momentua: datozen urteetan presoen egoerari aterabidea eman behar diogu. Auzia konpontzeko aukera ireki da eta egun bizi dugun egoerak inoiz baino argiago utzi du espetxeetan bizi den egoera eta salbuespen legediak dakartzan ondorio krudelak.

Helburu orokorra: jendarte aktibazioa handitu eta zabaldu Gobernuek abiatutako bidea finkatu eta oraindik orain irtenbide beharrean dauden auziak konpontzeko. Horretarako, iraganeko zauriak konpontze bidean ere urratsak emango ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude