Gazte deialdia ekainaren 19ko Giza-Katerako

Gazteok #IzanBidea dinamikarekin bat eginez, Sare Gernika-Lumok ekainaren 19rako antolatu duen GIZA-KATEAN parte hartzera deitzen dugu!

Euskal Presoen eskubideen alde, espainiar eta frantziar gobernuek ezartzen duten salbuespeneko egoerarekin bukatzeko, berandu baino lehen. Bidean behar ditugu, gurekin. Gazteok ere, loratxu bat izango gara etxerako bidean! Gazteon alea ezinbestekoa da, oraina baldintzatzeko eta etorkizunerako bidea marrazteko.

Datorren ostiralean, 19:30ean, udaletxe aurrean ikusiko dugu elkar!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude